2016(e)ko uztailaren 9(a), larunbata

München

Bidaia guztietan moduan primeran pasatu genuen.

Zerbait azpimarratu behar banu "vietnamitekin" egindako kanta saioa izango zen.

Grabatuta dago, bestela zaila izango zen sinistea.

Gaztetxean jo genuen, baina gaztetxea barik "pasarela de moda" ematen zuen.

Esperientzia guztietatik kanta hau egin genuen:

MUNCHEN

Gerraren hondarrak
Lur azpiko bi metrotan
Hiriburu berria eta garbia
da egun Munchen

Gerraren oihartzunak
Hiriburuaren isiltasunak
Izutu dituzte txoriak
Izutu dituzte txakurrak

Topa dezagun
Begietara
Topa dezagun
begiratuz
Topa dezagun
"Proust" esanez
Topa dezagun
garagardo(a) edanez

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinak