2116(e)ko maiatzaren 2(a), larunbata

Ongi etorriak Egundo I-etara

Ongi etorri irakurle hori."Egundo i" taldeko txokoan sartu zara

Duela 11 urte hasi ginen asteazken guztietan jan, kantu eta gitarra jotzen, kantak esaten duen bezala.

Hamar bat lagun batzen ginen/gara, batzuetan gehiago, gutxitan gutxiago.

Horrela, bapo afaldu ondoren, kantatzen hasten gara. Bakoitzak kanta bat aukeratzen du, eta horixe jotzen dugu. Inoiz kantaren bat errepikatu egiten dugu, baina ez da ohikoa, jarraian beste kanta bat dator, eta horrela gauerdiko 12ak arte. Honekin batera urtero bidaia bat egiten dugu. Web-eko hurrengo orrialdeetan bidaia bakoitzari buruzko argazkiak ikusi ahal izango dituzu.
Orokorrean beti primeran pasatu dugu, zorte handia izan dugu eguraldiarekin, ezagutu dugun jendearekin eta gure artean ez da arazorik sortu, beraz, "fantastic".

Diska batzuk grabatu ditugu. Gure lehen biadaia Londresera izan zen eta Brighton-en diska bat grabatu genuen. Gernikan egin genituen bigarrena eta hirugarrena. Durangon laugarren diska eta kanta solte batzuk grabatu ditugu. Entsegu bakoitzean, magia sortzen da une labur batzutan, eta zoragarria izaten da. Egia esan, tarte hauek gero eta luzeagoak dira, eta orduan Madinson Square Garden-en sortzen den sentsazio berbera izaten dugu.
Batzuetan pentsa daiteke "Egundo i" ametsak errealitate bihurtzeko fabrika dela, eta horrela da.

Nork uste zuen 11 urtez iraungo genuela, eta gainera lehenengo eguneko ilusio berberarekin? Nork pentsatuko luke diska bat grabatuko genuela? Bada, horrela izan da "Egundo i" izenak dionen bezala: "Ez dut Egundo Ikusi".

2019(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

2019KO SAN FAUSTO

Iazko formato bera, hasieran Urdin tabernaren aurrean, gero Alpinon, eta beti bezala Rugbyan amaitu dugu.

Aurten kantarik arrakastatsuena 'Aurrera Altsasu' izan da. Bazkaria Adineko Etxean gozoa. Gaueko saioaren amaieran Juanma Baños eta Txutxo gurekin batera izan dira. Ordu txikietan amaitu dugu. Hatzak urtu arte. Beste behin izugarri ondo pasatu dugu guk eta gurekin batera izan diren guztiok.

GORA SAN FAUSTO!

2019(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

2018ko SAN FAUSTO

Orain arte gure kontura irten gara egun berezi honetan. En la Durangoko jaien barruan durangotarrentzat egunik kuttunena da.

Aurten jaietako egutegian izan gara eta eguerdiko ordu batetan hasi gara kantatzen. Lehenengo saioa Andra Mari elizako sarreran egin dugu. Ohiko kilimak ostean berotzen hasi gara. Alpino tabernaren ondoan bigarren zatia eman dugu. Hemen, bai, zorabioa, martxa topera, batez ere 'Resistiré' kanta jo dugunean. Hirugarren jokalekua Rugbi tabernaren ondoan. Hemen kanta modernoagoak eta azken dantza jo ditugu.

Ostean bazkaria, arratsaldeko zazpiak aldera. Adineko etxean primeran jan dugu. Gauean, Mikeldi eta Milaren tabernen artean izan gara bateria guztiak agortu arte.

Oso ondo pasatu dugu beste behin, nahiz eta faltan bota ditugun Tabirako pelukerak.

GORA SAN FAUSTO!

2019(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

Bristol

Bristol - Bath - Banksy - Brexit


Zoragarri pasatu genuen beste behin. Hotela oso ona, erdigunean. Gauean lehenengo hurbilketa, afaltzeko arazoak: ordutegi xehatza eta ezin patxadaz afaria hartu (lehenengo xaplazteko).

Hurrengo eguna, Bathera, oporretako hiri dotorea, jendez eta txori kaioz beterik (bigarren xaplazteko). Bestela ondo, gogoratuz gero kantuz aritu zen neskattoa, kaleko musikariak (biolinista eta gitaristak). Iluntzean berriro Bristol-era itzuli ginen neka neka eginda.

Goizaldean Banksy artistaren bila joan ginen, primerakoa.

Gauean, afaltzeko orduan hirugarren zaplaztekoa.

Ingalaterran ingelesak, ez dakit zergatik, baina euren ustean, gu baino apur bat gehiago sentitzen dira, agian bai: horrela da, baina gastro munduan ez dute ideiarik ere, doazela euren Brexitarekin antzarrak ferratzera.

2018(e)ko ekainaren 19(a), asteartea

Xixón


egundo i5:45, Bilbo, Maite, Hotel Gijón, pulpín con patatines, pota, rodiellu, tendal, picar, marchar, chiscar, a esgaya, fartucar, mancar, gaua, trago pare bat, Susana, Fabio, giroa. Autobus, Eneko, Santa Maria de Naranco, gida, Irusta, Oviedo, kultura, artea, Oli, eliza, kaleak, astoa, Quini, guaje, chigre, emburriar, caleya, mozu, espicha, sagardotegia, jan, edan, kanta, Miguel, Puri, Edurne, Celia, Xalbadorren Heriotza, kafea, Xixón, Tabakalera, bai-ez, ezbaia, kanta, donostiarrak, Anabel, Bego, Benar, fame, folixa, xaréu, afayadizu, Placidos
egundo i
Domingos, Xabi, Amaia, gaua, Txatxo, entierrua, azken tragoak. Goiz ederra, paseoa, King-Kong-en komuna, Parque del Cerro de Santa Catalina, esafamiáu, abondo, Termas Romanas, Juanma, Elia, hondartza, Nerea, Josi, Jovellanos, Ima, Nekane, Ciudadela, Joserra, Aitor, Marivi, Ramón, Serantes, Los Fogones, fabada, cachopos, Xixón 2018, egundo i

2016(e)ko uztailaren 11(a), astelehena

Hanburg

Hamburgo esta gentrifugado, ¿quién lo desgentrifugará?

El desgentrifugador que lo desgentrifugue, buen desgentrifugador será.

Es una pena que Manolo Escobar no haya podido ver en vida dónde fueron a parar sus carromatos, porompompero.

Niko y Ramón

Boise

Hamargarren bidaia. Aurreko bi urteetan aurrezten ibili ginen, honela ez zitzaigun hain garestia atera.

Amerika zapaldu nuen lehen aldiz Seattlen izan zen.

Boisen emozioa bazter guztietan. Jendea ezagutu genuen,  bai durangarrak, bai beste edonongoak. Telebistan geure burua ikusi izana ahaztezina da.

New Yorken ere berdin:
Central Parken egindako aktuazioa, edota "4. avenida"-ko pub hartan jo genuenekoa, etabar, etabar.

Orokorrean, guzti-guztia zoragarria izan zen, ametsetan bizi izan bagina moduan.

Argazkiak

Edinburgh

Hotz izugarria. hiria primeran ezagutu genuen.

Egun batean autobusez iparraldera jo genuen. Gaztelu zaharrak, behi iletsuak eta paisaia zoragarriak ikusi genituen, baina gure Euskal Herriarekin konparatzen badugu, gurea politagoa da.

Gogoratzen dut kalean independentziaren aldeko bozka gehiago edota anbiente handiagoa ikustea espero genuela, baina jendea zarata atera gabe ibili zen.

Liverpool

Harritu ninduen gauean zegoen anbienteak.

Batez ere neskak nola zihoazen jantzita.

Euria eta kaleak busti, baina neska batzuk ortozik eta udako arropaz.

Gustatu zitzaidan kalean egin genuen boloa.

Nola ahaztu Cavern tabernako giroa.

Tolouse

Tolosa da euskaraz.

Hiria polita benetan. Ikasle asko alde guztietan. Karlos bertako ospitalean izan zen. Hura bai sustoa!

Egun batean mugitu ginen eta ez dakit herriaren izena baina oso polita izan zen, Frantzian herri gehienak diren bezalaxe. Beste egun batean "Airboing" enpresa ikustera joan ginen, erraldoia.

Bidaia osotik zerbait azpimarretzekotan azken aurreko gauean egin genuen afaria izan zen. Londresen egon ginenean China Townen afaldu genuen eta pentsatu genuen txarragorik ezin dela jan; bada, ez da egia, oraindik txarrago afaldu genuen. Inork sinisten ez badu hor doa menua:


Düsseldorf

Hiriburu honen anbientea zoragarria da, hemen dirua alde guztietan usaintzen da.
Bidaia honen unerik intentsoena egin genuen manifa izan zen, zenbait momentutan ez nekien polizia nondik agertuko zen.
Bidaia hau zoragarria izan zen, ia-ia Guiness errekor liburuan agertu ginen garagardo kopuru handia edateagatik.
Kolonian izan ginen eta hortik sortu ziren "Hartu trena" eta "Alesklaf" kantak.

HARTU TRENA

Hartu trena ta bagoaz
Rhin hegalen ondora

Hartu trena ta bagoaz
kristal koloreduna

Eguzkiak laguntzen gaitu
hazia eraiten
Hortik sortuko den
arbola, gure herriaren
independentzia

Hortik sortuko den
arbola, gure herriaren
askatasuna

Hartu metroa ta bagoaz
Düseldorf kaleetan

Hartu metroa ta bagoaz
garagardoen etxera
Jende artean banatuko dugu
gure hazia ta gosea
Hortik sortuko den
lorea, gure herriaren
independentzia

Horik sortuko den
lorea, gure herriaren
askatasuna

Hartu hegazkina ta bagoaz
gure herri aldera

Hartu hegazkina ta bagoaz
gure hazia botatzen

Hortik sortuko den
arbola, gure herriaren
independentzia

Hortik sortuko den
arbola, gure herriaren
independentzia


¡¡ALESKLAF!!

Suban, empujen, estrujen, bajen
Suban, empujen, estrujen, bajen
Suban, empujen, estrujen, bajen
Suban, empujen, estrujen, bajen

Alesklaf, alesklaf, ¡¡Brousht!!, ¡¡Brousht!!
Alesklaf, alesklaf, ¡¡Brousht!!, ¡¡Brousht!!
Alesklaf, alesklaf, ¡¡Brousht!!, ¡¡Brousht!!
Alesklaf, alesklaf, ¡¡Brousht!!, ¡¡Brousht!!

(A) Aay! Santa Ageda joroña
Basque country       que joroña
Egundo i             joroña
Tope cervecen        ¿que joroña!

(B) Aay! Santa Ageda joroña
Basque country       que joroña
Egundo i             joroña
Tope cervecen        ¿que joroña!
Tope cervecen        ¿que joroña!

Alesklaf, alesklaf,¡¡Brousht!!,¡¡Broushat!! (4)

Suban, empujen, estrujen, bajen (4)

(A) Aay! Santa Ageda   joroña
(B) Aay! Santa Ageda   joroña

Tope cervecen          ¡que joroña!

Alesklaf, alesklaf, ¡¡Brousht!!, ¡¡Brousht!! (4)






Brugge

Bidaia guztietan badago zertxobait sekula ahaztuko ez duzuna. Hainbat jende ezagutu genuen, taberna batzueetan jo, hiriburua ezagutu gida pribatu batekin, etabar, etabar, eta zerbait azpimarratzekotan bizikletaz egin genuen txangoa aukeratuko nuke.

Batzuetan pentsatzen dut, ezinezkoa dena guretzat erraza dela, eta erraza dena guretzat zoragarriena da. Gante hiria ere ederra.

Benidorm

Autobusez hurbidu ginen hiriburu erraldoi honetara. Mendian zehar emandako buelta izan zen bidaia guztietatik bereziena.

Ematen du eremu hori laua dela, baina Anboto baino altuago ibili ginen, eta pentsatu genuena baino gogorragoa izan zen txangoa. Azkenean, beste behin, dena ondo joan zen, benetako abentura izan zen.

Bidaia honetan Juanjok egindako bideoak daude eta horrek ezer baino gehiago adierazten du.
Honekin batera doa, Mariajek egindako "Kronika de un bolo en Benidorm", "Zaila da sinistea" eta Daroca-ko kartzelaren aurrean ateratako beste kanta bat. Ongi izan!

Zaila da sinistea
Zer zinen, zer merke
salduko zuten zure lurra (bis)
Benidorm maitea (3 bis)

... eta geratzekotan
mendiaren gainean
haitzaren goialdean
erosiko nuke "un castell" (3 bis)

Zaila da sinistea
Zenbat diruk zikindu
du zure lurra (bis)

... eta geratzekotan,
hiriaren erdian
erraldoien artean
erosiko nuke "un gaztetxde" (3 bis)

CRONICA DE UN BOLO EN BENIDORM

Noches de alcoholemia y rock and roll
actuación en Benidorm
no puedes olvidarte de eso

Busco y no encuentro una explicación
algarabia y emoción
en aquel público noruego

Ya no puedo olvidarte ... ah, ah, ah, ah,
con el piano hasta dntro
alli en el Kara-okei
comenzaron los sueños.

No me pidas que nme calle ... ah, ah, ah, ah,
ni siquiera un momento
pues he cogido el micro

Argazkiak

2016(e)ko uztailaren 10(a), igandea

Ireland

Bidaia honetatik Galwayn egondako tartea azpimarratuko nuke.

Herri polit horretan gauez gitarra jotzen. Hurrengo egunean "O'Connors'" taberna mitikoan jo genuen.

Azken gauean Dublinen dantzatu genuen ezpata-dantza Malagako mutiko bat altxatuz.

Bidaia zoragarria izan zen. Hortik atera zen kanta eder hau:



Begiak barre lur berdea
itsas hurbilean ikusten dutenean

Belarriak erne tabernako
musika entzuten dutenean

Ahoa gosez, irlandar batekin
hitz giten dugunean
irribarre gozo artean

EREDULAUA JATOR, MUSIKARI
HERRI ALAIA, ZINTZO, BERTSOLARI (bis)

Ahoa berotu, musika sortu
kanta alaiak abestu

Haizeak eta euriak aurpegia zulatzen
Garagardo beltza eztarri barrena
autoaren gasolina bezala

EREDULAUA JATOR, MUSIKARI
HERRI ALAIA, ZINTZO, BERTSOLARI (bis)

2016(e)ko uztailaren 9(a), larunbata

München

Bidaia guztietan moduan primeran pasatu genuen.

Zerbait azpimarratu behar banu "vietnamitekin" egindako kanta saioa izango zen.

Grabatuta dago, bestela zaila izango zen sinistea.

Gaztetxean jo genuen, baina gaztetxea barik "pasarela de moda" ematen zuen.

Esperientzia guztietatik kanta hau egin genuen:

MUNCHEN

Gerraren hondarrak
Lur azpiko bi metrotan
Hiriburu berria eta garbia
da egun Munchen

Gerraren oihartzunak
Hiriburuaren isiltasunak
Izutu dituzte txoriak
Izutu dituzte txakurrak

Topa dezagun
Begietara
Topa dezagun
begiratuz
Topa dezagun
"Proust" esanez
Topa dezagun
garagardo(a) edanez