2116(e)ko maiatzaren 2(a), larunbata

Ongi etorriak Egundo I-etara

Ongi etorri irakurle hori."Egundo i" taldeko txokoan sartu zara

Duela 11 urte hasi ginen asteazken guztietan jan, kantu eta gitarra jotzen, kantak esaten duen bezala.

Hamar bat lagun batzen ginen/gara, batzuetan gehiago, gutxitan gutxiago.

Horrela, bapo afaldu ondoren, kantatzen hasten gara. Bakoitzak kanta bat aukeratzen du, eta horixe jotzen dugu. Inoiz kantaren bat errepikatu egiten dugu, baina ez da ohikoa, jarraian beste kanta bat dator, eta horrela gauerdiko 12ak arte. Honekin batera urtero bidaia bat egiten dugu. Web-eko hurrengo orrialdeetan bidaia bakoitzari buruzko argazkiak ikusi ahal izango dituzu.
Orokorrean beti primeran pasatu dugu, zorte handia izan dugu eguraldiarekin, ezagutu dugun jendearekin eta gure artean ez da arazorik sortu, beraz, "fantastic".

Diska batzuk grabatu ditugu. Gure lehen biadaia Londresera izan zen eta Brighton-en diska bat grabatu genuen. Gernikan egin genituen bigarrena eta hirugarrena. Durangon laugarren diska eta kanta solte batzuk grabatu ditugu. Entsegu bakoitzean, magia sortzen da une labur batzutan, eta zoragarria izaten da. Egia esan, tarte hauek gero eta luzeagoak dira, eta orduan Madinson Square Garden-en sortzen den sentsazio berbera izaten dugu.
Batzuetan pentsa daiteke "Egundo i" ametsak errealitate bihurtzeko fabrika dela, eta horrela da.

Nork uste zuen 11 urtez iraungo genuela, eta gainera lehenengo eguneko ilusio berberarekin? Nork pentsatuko luke diska bat grabatuko genuela? Bada, horrela izan da "Egundo i" izenak dionen bezala: "Ez dut Egundo Ikusi".