2016(e)ko uztailaren 11(a), astelehena

Hanburg

Hamburgo esta gentrifugado, ¿quién lo desgentrifugará?

El desgentrifugador que lo desgentrifugue, buen desgentrifugador será.

Es una pena que Manolo Escobar no haya podido ver en vida dónde fueron a parar sus carromatos, porompompero.

Niko y Ramón

Boise

Hamargarren bidaia. Aurreko bi urteetan aurrezten ibili ginen, honela ez zitzaigun hain garestia atera.

Amerika zapaldu nuen lehen aldiz Seattlen izan zen.

Boisen emozioa bazter guztietan. Jendea ezagutu genuen,  bai durangarrak, bai beste edonongoak. Telebistan geure burua ikusi izana ahaztezina da.

New Yorken ere berdin:
Central Parken egindako aktuazioa, edota "4. avenida"-ko pub hartan jo genuenekoa, etabar, etabar.

Orokorrean, guzti-guztia zoragarria izan zen, ametsetan bizi izan bagina moduan.

Argazkiak

Edinburgh

Hotz izugarria. hiria primeran ezagutu genuen.

Egun batean autobusez iparraldera jo genuen. Gaztelu zaharrak, behi iletsuak eta paisaia zoragarriak ikusi genituen, baina gure Euskal Herriarekin konparatzen badugu, gurea politagoa da.

Gogoratzen dut kalean independentziaren aldeko bozka gehiago edota anbiente handiagoa ikustea espero genuela, baina jendea zarata atera gabe ibili zen.

Liverpool

Harritu ninduen gauean zegoen anbienteak.

Batez ere neskak nola zihoazen jantzita.

Euria eta kaleak busti, baina neska batzuk ortozik eta udako arropaz.

Gustatu zitzaidan kalean egin genuen boloa.

Nola ahaztu Cavern tabernako giroa.

Tolouse

Tolosa da euskaraz.

Hiria polita benetan. Ikasle asko alde guztietan. Karlos bertako ospitalean izan zen. Hura bai sustoa!

Egun batean mugitu ginen eta ez dakit herriaren izena baina oso polita izan zen, Frantzian herri gehienak diren bezalaxe. Beste egun batean "Airboing" enpresa ikustera joan ginen, erraldoia.

Bidaia osotik zerbait azpimarretzekotan azken aurreko gauean egin genuen afaria izan zen. Londresen egon ginenean China Townen afaldu genuen eta pentsatu genuen txarragorik ezin dela jan; bada, ez da egia, oraindik txarrago afaldu genuen. Inork sinisten ez badu hor doa menua:


Düsseldorf

Hiriburu honen anbientea zoragarria da, hemen dirua alde guztietan usaintzen da.
Bidaia honen unerik intentsoena egin genuen manifa izan zen, zenbait momentutan ez nekien polizia nondik agertuko zen.
Bidaia hau zoragarria izan zen, ia-ia Guiness errekor liburuan agertu ginen garagardo kopuru handia edateagatik.
Kolonian izan ginen eta hortik sortu ziren "Hartu trena" eta "Alesklaf" kantak.

HARTU TRENA

Hartu trena ta bagoaz
Rhin hegalen ondora

Hartu trena ta bagoaz
kristal koloreduna

Eguzkiak laguntzen gaitu
hazia eraiten
Hortik sortuko den
arbola, gure herriaren
independentzia

Hortik sortuko den
arbola, gure herriaren
askatasuna

Hartu metroa ta bagoaz
Düseldorf kaleetan

Hartu metroa ta bagoaz
garagardoen etxera
Jende artean banatuko dugu
gure hazia ta gosea
Hortik sortuko den
lorea, gure herriaren
independentzia

Horik sortuko den
lorea, gure herriaren
askatasuna

Hartu hegazkina ta bagoaz
gure herri aldera

Hartu hegazkina ta bagoaz
gure hazia botatzen

Hortik sortuko den
arbola, gure herriaren
independentzia

Hortik sortuko den
arbola, gure herriaren
independentzia


¡¡ALESKLAF!!

Suban, empujen, estrujen, bajen
Suban, empujen, estrujen, bajen
Suban, empujen, estrujen, bajen
Suban, empujen, estrujen, bajen

Alesklaf, alesklaf, ¡¡Brousht!!, ¡¡Brousht!!
Alesklaf, alesklaf, ¡¡Brousht!!, ¡¡Brousht!!
Alesklaf, alesklaf, ¡¡Brousht!!, ¡¡Brousht!!
Alesklaf, alesklaf, ¡¡Brousht!!, ¡¡Brousht!!

(A) Aay! Santa Ageda joroña
Basque country       que joroña
Egundo i             joroña
Tope cervecen        ¿que joroña!

(B) Aay! Santa Ageda joroña
Basque country       que joroña
Egundo i             joroña
Tope cervecen        ¿que joroña!
Tope cervecen        ¿que joroña!

Alesklaf, alesklaf,¡¡Brousht!!,¡¡Broushat!! (4)

Suban, empujen, estrujen, bajen (4)

(A) Aay! Santa Ageda   joroña
(B) Aay! Santa Ageda   joroña

Tope cervecen          ¡que joroña!

Alesklaf, alesklaf, ¡¡Brousht!!, ¡¡Brousht!! (4)






Brugge

Bidaia guztietan badago zertxobait sekula ahaztuko ez duzuna. Hainbat jende ezagutu genuen, taberna batzueetan jo, hiriburua ezagutu gida pribatu batekin, etabar, etabar, eta zerbait azpimarratzekotan bizikletaz egin genuen txangoa aukeratuko nuke.

Batzuetan pentsatzen dut, ezinezkoa dena guretzat erraza dela, eta erraza dena guretzat zoragarriena da. Gante hiria ere ederra.

Benidorm

Autobusez hurbidu ginen hiriburu erraldoi honetara. Mendian zehar emandako buelta izan zen bidaia guztietatik bereziena.

Ematen du eremu hori laua dela, baina Anboto baino altuago ibili ginen, eta pentsatu genuena baino gogorragoa izan zen txangoa. Azkenean, beste behin, dena ondo joan zen, benetako abentura izan zen.

Bidaia honetan Juanjok egindako bideoak daude eta horrek ezer baino gehiago adierazten du.
Honekin batera doa, Mariajek egindako "Kronika de un bolo en Benidorm", "Zaila da sinistea" eta Daroca-ko kartzelaren aurrean ateratako beste kanta bat. Ongi izan!

Zaila da sinistea
Zer zinen, zer merke
salduko zuten zure lurra (bis)
Benidorm maitea (3 bis)

... eta geratzekotan
mendiaren gainean
haitzaren goialdean
erosiko nuke "un castell" (3 bis)

Zaila da sinistea
Zenbat diruk zikindu
du zure lurra (bis)

... eta geratzekotan,
hiriaren erdian
erraldoien artean
erosiko nuke "un gaztetxde" (3 bis)

CRONICA DE UN BOLO EN BENIDORM

Noches de alcoholemia y rock and roll
actuación en Benidorm
no puedes olvidarte de eso

Busco y no encuentro una explicación
algarabia y emoción
en aquel público noruego

Ya no puedo olvidarte ... ah, ah, ah, ah,
con el piano hasta dntro
alli en el Kara-okei
comenzaron los sueños.

No me pidas que nme calle ... ah, ah, ah, ah,
ni siquiera un momento
pues he cogido el micro

Argazkiak

2016(e)ko uztailaren 10(a), igandea

Ireland

Bidaia honetatik Galwayn egondako tartea azpimarratuko nuke.

Herri polit horretan gauez gitarra jotzen. Hurrengo egunean "O'Connors'" taberna mitikoan jo genuen.

Azken gauean Dublinen dantzatu genuen ezpata-dantza Malagako mutiko bat altxatuz.

Bidaia zoragarria izan zen. Hortik atera zen kanta eder hau:



Begiak barre lur berdea
itsas hurbilean ikusten dutenean

Belarriak erne tabernako
musika entzuten dutenean

Ahoa gosez, irlandar batekin
hitz giten dugunean
irribarre gozo artean

EREDULAUA JATOR, MUSIKARI
HERRI ALAIA, ZINTZO, BERTSOLARI (bis)

Ahoa berotu, musika sortu
kanta alaiak abestu

Haizeak eta euriak aurpegia zulatzen
Garagardo beltza eztarri barrena
autoaren gasolina bezala

EREDULAUA JATOR, MUSIKARI
HERRI ALAIA, ZINTZO, BERTSOLARI (bis)

2016(e)ko uztailaren 9(a), larunbata

München

Bidaia guztietan moduan primeran pasatu genuen.

Zerbait azpimarratu behar banu "vietnamitekin" egindako kanta saioa izango zen.

Grabatuta dago, bestela zaila izango zen sinistea.

Gaztetxean jo genuen, baina gaztetxea barik "pasarela de moda" ematen zuen.

Esperientzia guztietatik kanta hau egin genuen:

MUNCHEN

Gerraren hondarrak
Lur azpiko bi metrotan
Hiriburu berria eta garbia
da egun Munchen

Gerraren oihartzunak
Hiriburuaren isiltasunak
Izutu dituzte txoriak
Izutu dituzte txakurrak

Topa dezagun
Begietara
Topa dezagun
begiratuz
Topa dezagun
"Proust" esanez
Topa dezagun
garagardo(a) edanez

2016(e)ko uztailaren 6(a), asteazkena

London

Lehenengo bidaia


Hotz handia kaleetan, baina euririk ez. Guztietatik gehien gogoratzen dudana da Londresko metro geltokian Brightonera joateko.


Ia-ia galdu ginen.

Estazioak laberito bat ematen zuen, baina azkenean dena ondo joan zen eta heldu ginen.



Grabazioa egin ostean bidaiaz hasi ginen disfrutatzen.


Egindakoa eginda zegoen. 

Bidaiarekin batera diskoa ekarri genuen.